Elkartasuna beti dago zabalik, baina blog honek geldialdi txiki bat egingo du, momentuz, azken asteotako intentsitatearen ondoren. Errealitateak proba gogorra jarri digu maila pertsonalean, erakunde eta gizarte moduan. Proba horren oinarrian dagoen ikasgaiaren balioak lantzen aritu gara gu kristau komunitatean, urte askotan: “Bizi eta itxaropenari berdintasun eta justiziaz eustea”. Gure lehentasunak ebaluatu dira, gure erantzuteko gaitasuna baloratu da, eta gure beldurrei aurre egiteko gaitasuna kontuan hartu da. Egokitzeko talentua eta sormena ere garrantzitsuak izan dira.
Azterketa honetan gure bizitzaren zentzuaren inguruko galderak planteatu zaizkigu, eta espiritualtasunaren balio sakona ikusarazi da. Gizartea zaintza-lanetan zentratu da, eta horrek erakutsi digu isolamendua, bakardadea, sufrimendua eta heriotzari aurre egiteko erresistentzia badugula.