Lagunok,
Egoera oso larri, ezezagun eta ondorio aurreikusezinak dituen egoera bati aurre egiten ari gara. Cáritas Bizkaiak hasiera-hasieratik oso argi izan dugu pertsona ahulenentzat bereziki beharrezkoak diren zerbitzu guztiak indartu behar genuela, gure esku-hartze osoa egokituz egoera honi. Uste baitugu gure ekintzaren hartzaile diren pertsonak dutela oraindik ere lehentasun guztia. Ahalik eta ahalegin handiena egingo dugu eta behar diren barne-aldaketak egingo ditugu gehien sufritzen duten pertsonen ondoan egoteko.
Konbentzimendu horretatik abiatuta, neurri multzo zabal bat aktibatu dugu eta zure laguntza behar dugu. Martxan jarritako neurritariko bat da egungo “Alkartasuna beti zabalik” kanpaina abiaraztea eta larrialdiko funts ekonomiko bat sortzea. Diru kopuru hori jasotako dohainekin ornitzen joango gara. Horrela, une honetan eta hurrengo hilabeteetan larrialdiko jarduerak indartu ahal izango ditugu; izan ere, ikusten hari garen moduan, berriz, pertsona ahulenek sufrituko dituzte ondoriorik gogorrenak: beren oinarrizko beharrizanetan, etxebizitzen mantenduan (alokairuak, hornidurak …), enplegua lortzean, eta abar.
Eskerrak eman nahi dizkiegu familia askoren bizitzarako ezinbestekoa den ekintza hau indartzeko eta laguntzeko prest agertu diren guztiei.
Alkartasuna beti zabalik. Zurekin gara.