Lehenik eta behin, barkatu atrebentzia. Ondo egongo zaretela espero dut. Bizitzaren eta munduaren ikuspegi etikoa, eta itxaropen eta justizia nahia partekatu nahi ditut zuekin. Nahi hori zehatz eta urgenteago bihurtzen da momentu batzuetan, orain bezala. Izan ere, jende askok mundua gainera erortzen sentitu du, eta angustia handiko egoerak bizitzen ari da.
Bilboko Elizbarrutiko Caritasek abiatutako “La solidaridad no cierra. Alkartasuna beti zabalik” kanpainaren berri eman nahi dizuet. Honako loturan ikus dezakezue hobeto: https://lasolidaridadnocierra.eus/
Ziur naiz lerro hauek irakurriko dituzuen guztiok benetako justizia nahi duzuela; legezko neurri eraginkorren bidez justizia lortzea; atzean inor ez geratzea. Hori izan behar da helburu nagusia, beti. Hala ere, esperientziak irakatsi digu helburu hori mailaren batean bete arren, egoera zehatzak legean aurreikusitakoa baino askoz ere konplexuagoak direla, eta administrazioaren zurruntasunaren mende mugatuta geratzen direla. Beraz, gizarte zibilak legearen aurretik joan behar du beti, egoera berriei erantzunez eta erantzunak eskatuz. Hori da Caritasen asmoa.
Zoritxarrez, oso hedatuta dago honako ustea: “lo que se necesita no es caridad, sino justicia”. Karitatea eta justizia etsaiak balira bezala. Eta ez da horrela, inondik inora. Pablo VI Aita Santuak oso argi utzi zuen honako baieztapenarekin: “la justicia es la medida mínima de la caridad”. 1968an Bogotan predikatutako homilia batean, zera esan zuen:
¿Estamos seguros de que, frente al mito moderno de la efectividad temporal, la caridad no es pura ilusión ni una alienación? Tenemos que responder sí y no. Sí, la caridad es necesaria y suficiente como principio propulsor del gran fenómeno innovador de este mundo imperfecto en que vivimos. No, la caridad no basta si se queda en pura teoría verbal y sentimental (Cfr. Mt. 7, 21) y si no va acompañada de otras virtudes, la primera la justicia, que es la medida mínima de la caridad, y de otros coeficientes, que hagan práctica, operante y completa la acción, inspirada y sostenida por la misma caridad, en el campo específicamente variado de las realidades humanas y temporales.
Egungo egoerak gainezka egin digu, zentzu askotan. Beraz, gure antolamendu arruntetik harago joan behar dugu. Zorionez, gobernuak, maila guztietan, kolapso soziala saihesteko neurriak hartzen saiatzen ari dira. Baina neurri horiek ezin dira leku guztietara heldu. Caritasen kanpaina ez da horren ordezko aukera bat, baizik eta harago joatea (ir más allá), legezko neurriak heltzen ez diren lekuetara. Esan genezake justiziaren abangoardia eta elkartasunaren ariketa dela.
Hemen utziko zaituztet, berriro ere atrebentziagatik barkamena eskatuz. Gauza hauek esan beharrak eman dit zuengana jotzeko adorea.
Bakoitzak daki zer egiten duen, zer egin dezakeen, zer egin behar duen; eta zertan zehazten den hori guztia. Niri iruditu zait Caritasek eskaintzen diguna kontuan hartzekoa dela; izan ere, 2.500 pertsonako boluntario sareak oso ondo ezagutzen du errealitatea, eta Bizkaiko txoko guztietara heltzen da.
Esan bezala, hemen duzue orriaren lotura: https://lasolidaridadnocierra.eus/
Mila esker zuen pazientziagatik eta ulerkorrak izateagatik.
Zaindu zuen burua eta zuen ingurukoak.
Gaspar Martinez Fernandez de Larrinoa