Etxeko elkarbizitza ez da beti erraza konfinamendu egoera honetan, baina denok lagundu dezakegu bidea egiten. Hemen dituzue ideia batzuk.
Categoría: Bideoak
Bakoitzaren ezaugarri onenak nabarmentzea oso garrantzitsua da. Ideia ona izan daiteke horiek denak libreta batean apuntatzea, egiten ari garen ahaleginaz denok kontziente izateko, eta sendotzen saiatzeko.
Ziurgabetasun sasoi honetan, oso garrantzitsua da nola sentitzen garen adierazteko askatasuna izatea; baina ez hori bakarrik: modu egokian egin behar dugu, eta besteak errespetatuz; are gehiago une honetan, elkarbizitza inoiz baino estuagoa da eta. Hemen dituzue ideia batzuk.
Haurrentzat oso garrantzitsua da errutinak izatea, eguna ahalik eta ondoen eramateko. Hemen, hori lortzeko pista batzuk eman dizkigute.
Konfinamenduak daukan gauza onetako bat da denbora gehiago daukagula familian egoteko. Baina, batzuetan, ez dakigu ondo zein jarduera planteatu. Hemen dituzue ideia batzuk familian arratsalde ona pasatzeko.