Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

“Nola eutsi bizitza eta itxaropenari ”

Elkartasuna beti dago zabalik, baina blog honek geldialdi txiki bat  egingo du, momentuz, azken asteotako intentsitatearen ondoren. Errealitateak proba gogorra jarri digu maila pertsonalean, erakunde eta gizarte moduan. Proba horren oinarrian dagoen ikasgaiaren balioak lantzen aritu gara gu kristau komunitatean, urte askotan: “Bizi eta itxaropenari berdintasun eta justiziaz eustea”. Gure lehentasunak ebaluatu dira, gure erantzuteko gaitasuna baloratu da, eta gure beldurrei aurre egiteko gaitasuna kontuan hartu da. Egokitzeko talentua eta sormena ere garrantzitsuak izan dira.

Azterketa honetan gure bizitzaren zentzuaren inguruko galderak planteatu zaizkigu, eta espiritualtasunaren balio sakona ikusarazi da. Gizartea zaintza-lanetan zentratu da, eta horrek erakutsi digu isolamendua, bakardadea, sufrimendua eta heriotzari aurre egiteko erresistentzia badugula.

Caritas gisa, adorez ari gara erantzuten, arin erreakzionatu dugu, eta gure erantzunak eraginkorrak izaten ari dira. Bide-laguntza ondo ematen ari gara. Hasierako aste intentsuen ondoren, gure helburua errekonozitu dugu, gure egitekoa zehaztu dugu, eta ilusioz erantzun diogu.

Baina azterketa hau burutzen jarraitzen dugu; pertsona bakoitzak, Caritasek, eta gizarte osoak geure proba egin beharra daukagu.

Har dezagun arnasa, bildu indarra, eta etorkizunari desafio egin. Badakigu zeintzuk diren gure ahulgune eta mugak, baina gure gaitasun eta indarguneak ere ondo ezagutzen ditugu. Orain da unea. Ausardiaz, kemenez eta irmotasunez erantzun dezagun. Batak bestearen laguntza daukagu, eta Jainkoaren bultzada, betiko moduan, pertsona guztion bizi eta itxaropenaren alde.

Eskerrik asko zure konpromisoagatik. Jaso ezazu agur bero bat.

#alkartasunabetizabalik

Carlos Bargos

Caritas Bizkaiako zuzendaria