Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Zuzendariaren gutuna

Lagunok,

Egoera oso larri, ezezagun eta ondorio aurreikusezinak dituen egoera bati aurre egiten ari gara. Cáritas Bizkaiak hasiera-hasieratik oso argi izan dugu  pertsona ahulenentzat bereziki beharrezkoak diren zerbitzu guztiak indartu behar genuela,  gure esku-hartze osoa egokituz egoera honi. Uste baitugu gure ekintzaren hartzaile diren pertsonak dutela oraindik ere lehentasun guztia. Ahalik eta ahalegin handiena egingo dugu eta behar diren barne-aldaketak egingo ditugu gehien sufritzen duten pertsonen ondoan egoteko.