Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

“Beti zurekin”

Edadetuen proiektuak egokitu egin dira: konfinamendu garaian ere bide-laguntza ematen dugu.

Duela aste batzuk arte, Caritaseko 300 boluntario inguru 400 edadetu ingururekin elkartzen ziren beren auzo eta herrietan. Planak askotarikoak ziren: etxean edo egoitzan solasean aritu, paseo bat eman edo kafea hartu, kartetan jolastu, parrokiaren lokalean beste pertsona batzuekin jardueraren bat egin… balio handiko gauza txikiak dira. Maite, entzun, eta baloratu egiten gaituztela sentitzeko balio dute, ilusioa mantentzeko eta konektatuta egoteko balio dute, eta, batez ere, lotura mantentzeko. Edadetuen bakardade sentimendua arintzen saiatzen gara bide-laguntzaren bidez, eta harreman sakon eta berezia sortzen da. Azkenean, ez daukazu hain argi zeinek laguntzen dion zeini.

Baina birus arriskutsu bat agertu zen, eta kezka handia sortu zuen. Egoitzetako bisitak murriztu ziren, lokalak itxi, eta, azkenik, etxeetan konfinatuta geratu behar izan dugu. Zientzia fikziozko film batean gaudela dirudi, XX. Mendeko gerrak eta bestelako zailtasunak bizi izan dituztenak ere harrituta daude. Ziurgabetasun une hauetan, denok daukagu gure sentimenduak partekatzeko beharra, bizi dugunari eta bestelako kontu batzuei buruz hitz egiteko beharra. Gainera, elkarrekin egon ezin dugunez, beharra handiagoa da, eta edadetuen proiektuak egokitu egin dira, “gertu” egoten jarraitzeko.

Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

EGUNON ETXEA BERRASMATU EGIN DA

Martxoaren 14an, Egunon Etxea proiektuak lan egiteko sistema egokitu behar izan zuen; izan ere, babesgabetasun eta arrisku egoera larrian dauden 55 urtetik gorako 36 erabiltzaile ditugu, eta egunero elkartzen dira elkarri konpainia egiteko, baina hori egiteari utzi behar izan diote.

Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Elkartasunak ateak ireki ditu Begoñetxen

Begoñetxe

Bilboko Gotzaingoak Begoñako espiritualtasun etxearen zati bat laga du Bilboko Elizbarrutiko Caritasek Begoñetxe proiektua garatzeko.

Begoñetxe proiektuak etxerik gabe eta babesgabetasun egoera larrian dauden 25 pertsona hartzeko lekua dauka, eta Bilboko Udaleko gizarte ekintza sailarekin batera koordinatutako baliabideetako bat da. Pertsona horiei oinarrizko beharrizanak estaltzen laguntzen zaie, baita beharrizan emozionalak eta aisialdikoak ere, Covi-19 birusak eragindako konfinamenduak iraun bitartean.

Lehenengo 10 pertsonak apirilaren 1ean sartu ziren. Gainerakoak tantaka sartzen joan dira, eta apirilaren 5ean bete zen guztiz.

Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Gorlizko Harrera Etxeko leihotik

Alarma egoerak bizitza aldatu digu

Ez gara etxetik irteten; ez gaude irakasleekin, kideekin, lagunekin, boluntarioekin. Etxea gure mundu osoa da orain. Gure aisialdi, eskolaz kanpoko jarduera eta abarrak eten egin dira. Orain etxeko gelak ikasgela, gimnasio, ludoteka, joko-areto, zinema eta liburutegi bihurtu dira. Teknologiek kontaktu bisuala errazten digute, aurrez aurreko bisiten ordez bisita birtualak egiten ari gara, eta hainbat baliabide digital erabiltzen ikasten ari gara.

Kategoriak
#alkartasunabetizabalik

Bide-laguntza eraldatzen

Osasun krisi honetan, pertsona batzuek ez daukate inolako laguntza-sarerik. Giltzako lan-taldea egunez egun egokitzen ari da sare hori izateko, inguruarekiko duten lotura izateko.

Covid-19 birusaren ondorioz bizi dugun osasun larrialdi honek denoi eragiten digu, baina etxerik gabeko pertsonengan izaten ari den ondorioak bereziki kezkagarriak dira.