Zer behar da?
- Profila: pertsona asintomatikoa, 17 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa, patologia kronikorik gabekoa (diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunosupresore bidezko tratamendua, eta abar).
- Denboran zehar konpromiso egonkor bat izatea, pertsonaren etxean laguntza eman ahal izateko (egunero, astean bitan edo hirutan… kasuaren arabera).
- Beharrezko segurtasun neurriak hartzeko prest egotea, Osasun Sailak ezarritakoaren arabera.
- Planean parte hartzen duen erakunde baten mende geratzea, hala nola Caritas Bizkaia. Zentzu horretan, boluntario lanerako laguntza jasoko duzu.
Zer egin beharko da laguntza lanetan?
- Oinarrizko beharrizanak hornitzea (elikagaiak, higiene eta garbiketa produktuak eta bestelakoak).
- Zarama jaistea.
- Osasun Txartelean jasotako elikagaien bila joatea.
- Maskoten zaintza (paseatzera ateratzea, albaitariarenera urgentziaz eramatea).
Informazio gehiago behar baduzu, joan KONTAKTUA atalera.