Apur bat hitz egin beharra baduzu

Egoera honetan, gure sentimenduei buruz hitz egiteko, kezka eta iritziak partekatzeko behar handiagoa daukagu… eta beti ez daukagu norekin egin.

Horregatik, konfinamendu egoerak iraun bitartean, boluntario baten deia jaso dezakezu, nahi baduzu, apur batean hizketan. Gainera, zerbaitetarako laguntza behar baduzu, berari esan ahalko diozu, eta Cáritas Bizkaiak laguntza hori bideratuko du, administrazio publikoekin elkarlanean. Kontuan izan zure pribatutasuna errespetatuko dugula, eta etxean lasai egongo zarela.

Informazio gehiagorako